Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du martxoaren 21ean Andramari elizan

Aikor aldizkaria 2026ko martxoaren 2a

Sarrerak dagoeneko salgai daude, martxoaren 20ra arte egongo dira liburutegian, Oxangoiti Tabernan eta Josune janari dendan. Soberan egotekotan, egunean bertan elizan ere salduko dituzte.

Eñaut Elorrietak ‘Ateosteko Bira’ko azken kontzertua eskainiko du martxoaren 21ean, 19:00etan, Lezamako Andramari Elizan. ‘Fantasia’ diskoa aurkezteko bira amaituta, eta hurrengo lan luzea ondu bitartean, bira “txiki eta berezia” eskaintzen ari da musikaria. Antzokietatik irtenda, eliza, ermita eta baselizak lehenesten ari da.

“Harrizko hormak, egurrezko eserlekuak eta ahots lurtar bat: kantua kultuzko keinu gisa. Elizaren oihartzunaren kontra tematu beharrean, pareten erantzunarekin jolastuko dugu”, dio Elorrietak.