Aisialdi eta denbora libreko ikastaroetan matrikulatzeko epea zabaldu dute

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 3a

Lezamako Udalak jakinarazi du udal aisialdi eta denbora libreko ikastaroetako matrikulak berritzeko epea zabalik dagoela. Martxoan egongo da zabalik, liburutegian, martxoaren 2tik 13ra, biak barne. Epe hori, aurrez izena eman duten pertsonen matrikulak berritzeko izango da, baita lehen aldiz matrikulatzen diren pertsonentzat ere.