Hain zuzen ere, udaletik nabarmendu dute gazte eta helduentzako kultura tailerra dela, udal antzerki tailerrarekiko aurretikoa eta sarrera gisa balio duena. Aurrera eramateko gutxienez zortzi pertsonek eman behar dute izena. Apirilaren 20an eta 27an, maiatzaren 11n eta 25ean eta ekainaren 8an eta 22an egingo dute tailerra, denak astelehenak, 18:00etatik 20:00etara, Kultura Aretoan.
Esan dutenez, tailerreko helburu nagusia da interpretatu eta antzeztu aurretik, “irakurtzeko eta jendaurrean hitz egiteko beldurra” gainditzea da. Horretarako, hainbat eduki dituzte prest.