Lezamako Pelota Klubak Bizkaia Cup Txapelketako nagusien bi final jokatuko ditu

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 15a

Hain zuzen ere, nagusien maila dagoen hiru kategorietarako bietarako lortu dute Bizkaia Cup Txapelketako finaletarako txartela. Asteburuan jokatuko dituzte finalak.

3. mailan, Arkaitz Villak eta Xabier Astobietak Kureneko klubaren aurka neurtuko dituzte indarrak zapatuan, apirilak 18, 10:00etan hasiko den jaialdian, Lemoako frontoian. Bigarren mailan ere ordezkaritza izan zuten lezamarrek finalerdietan, baina Eneko Zarragak eta Iker Bilbaok ezin izan zuten finalerako txartela lortu. 

Lehen mailan, ordea, finala Lezamako pelota Klubeko bi bi bikotek jokatu dute, batetik, Adrian Uriarte-Aritz Ziarsolo, eta bestetik Oier Hormaetxea-Edorta Bilbao. Bilbao, iaz, txapeldunorde izan zen. Basauriko frontoiak hartuko du lehen mailako finala, barikuan, apirilak 17, 18:30ean hasiko da jaialdia.