Astobieta-Villa eta Ziarsolo-Uriarte bikoteak, Bizkaia Cup-eko txapeldun

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 20a

Lezamako Pelota Klubak senior mailako bi txapel irabazi ditu Bizkaia Cup Txapelketan. Batetik, 3. mailan, Arkaitz Villak eta Xabier Astobietak 22-15 hartu zituzten mendean Gure Kirola taldeko Arkaitz eta Iskander Eguillorri, Barakaldon jokatutako finalean. Bestetik, lehen mailan, Lezamako klubeko ordezkarien arteko finalean, Adrian Uriartek eta Aritz Ziarsolok jantzi zuten txapela Oier Hormaetxe eta Edorta Bilbaori 22-18 irabazi ostean.