Udalak HAPO berria onartu osteko Lezama aurkeztu du 3D bideoen bidez

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 24a

Lezamako Udalak 3Dko bideoen erakutsi nahi izan du zelan geratuko litzateken herria HAPO berria onartu ondoren. Horrela, udalerriko hainbat gune nola eralda daitezkeen ikusi daiteke.

“Birsortze horiei esker, argi ikus daiteke aurreikusitako garapenen norainokoa, eta hobeto uler daiteke nola integratuko diren egungo hiri-ingurunean”, azaldu dute udaletik. ​Planteamenduan definitutako altuerak eta bolumenak errespetatzen dituzten simulazio orientagarriak direla diote, baina ez direla behin betiko eraikuntza proiektuak. Materialak, akaberak eta xehetasun arkitektonikoak aldatu daitezke, eremu bakoitzean garatzen diren proiektuen arabera.

​Bideo hauen helburua da herritarrentzat “tresna erabilgarri eta ulergarria” eskaintzea, planteatutako hazkunde ereduaren ikuspegi globala erraztuz. “Garapen orekatuaren alde egiten duen eredua, udalerriko hainbat gunetan banatua eta etxebizitza beharrei erantzutera bideratua, udal etxebizitza tasatua bezalako formulen aldeko apustu nabarmena barne”.

Hauen artean, "Frontoi Atze" lurzatia ere ageri da garatuta, non gatazka sortu den Oxangoiti tabernaren etorkizunaren inguruan.