Maitane Ariztik eta Maitane Perezek erdibana irabazi dute Mikel Zarate Literatura Saria

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 1a

Bi irabazle izan ditu, ex-aequo, 2026ko Mikel Zarate haur literatura sariak. Batetik, Maitane Arizti Ugarteburuk idatzitako ‘Aitona elefante bat da’, eta bestetik, Maitane Perez Argotek idatzitako ‘Balearen kanta’. Erdibana emango zaie 4.000 euroko saria, baina bakoitzak izango du bere liburua, Elkar argitaletxeak udazkenean kaleratuta. 

Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Aurten, zortzi lan aurkeztu dira eta epaimahaiak lanon “bataz besteko maila altua” azpimarratu du. Eta azkenean, baten partez bi irabazle izatea erabaki.

Ariztiren ‘Aitona elefante bat da’ ipuinak egungo haur litertauran klasiko bihurtuz doan gai bat hartu du: “kontalari eta protagonista den haurraren aitonak burua eta eta are bizia era galtzea, baina modu original, bizi eta baikorrean osatu du egileak istorioa, idazkera dotorez eta umore etengabez”. Urretxuarra itzulpengintza, Frantsez Filologia eta Literatura Konparatua ikasi ditu, besteak beste. EHUko Letra Fakultateko irakaslea da, eta horrez gain hainbat sari irabazi ditu narratiba zein poesia arloan.

Argoteren ‘Balearen kanta’ ipuinak, berriz, egungo gizartean kezka bizia sortzen duten bi gai uztartu ditu: migrazioak eta ekologia. “Afrikatik Europara joan nahi duen neskatu bat da Hayda, baina txalupatik itsasora erori eta gero, balea batek hartuko du bere gain, eta hortik abiatuko da istorio samur bezain harrigarria”. Iruñarra idazle, aktore eta ipuin kontalaria da. Magisteritza eta Arte Dramatikoa ikasi zituen eta hainbat sari irabazi izan ditu bai antzerki zein narrazio arloetan.