Aurrekontu parte hartzaileetako Gaztelekuko ideiak, osatuta

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 2a

Lezamako Udalak 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aurrekontu parte hartzaileetako ideietako bi gauzatu ditu. Gaztelekuko erabiltzaileek eskatu zituzten proiektuetako bi onartu eta egin dituzte.

Batetik, telebista eta musika sonorizazio berria jarri dute, anplifikadore batekin eta lau baflerekin. Proiektuaren prezioa 1640,69 eurokoa izan dela zehaztu dute udaletik. Bestetik, Gazteleku kanpoan errotulo berria jarri dute, 943,80 euroko inbertsioa eginez.