TXORIERRIKO MUSIKA GIDA

Gaizka Peñafiel

Aikor aldizkaria 2026ko ekainaren 10a

Musikarekin lotutako edozertan aritu da Gaizka Peñafiel: irakaskuntza, argazkilaritza…

Musikagintzari dagokionez, lehen aukera 2002an heldu zitzaion, herriko jaietako kanta plazaratu zuen, Lezamako Andra Mariak. Gero, Mikel Zarateri egindako omenaldia zela eta, Ekidazu diskoa kaleratu zuen propio sortutako bi kantekin. Erronkarik handiena 2011n heldu zitzaion, lehen bakarkako disko luzearekin: hamar abestiz osatutako Lagunartean. Horrez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, azkena Goazen telesailarekin.

Entzun: Instagram · Spotify · Youtube · www.gaizkapenafiel.com