Barikuan jokatuko dituzte Lezamako IV. Pilota Goxua Txapelketako finalak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 11

Horrez gain, harrobiko Lezama Pelota Klubeko finalak ere jokatuko dituzte. Barikuan, ekainak 12, 17:00etan hasiko dira txikienen finalak eta 19:00etan hasiko dira nagusienak, frontoian. 

Gazteenen txapelketan hurrengokoak izango dira kategoria bakoitzeko finalak: Luken Bilbao-Asier Larrañaga VS Aimar Mendigure-Julen Vega (hasiberriak), Mateo Legarreta-Aimar Mendiguren VS Urtats Domingo-Markel Bilbao (umetxoak), Alain Zarate VS Markel Larrañaga (umeak) eta Asier Da Silva VS Mikel Aretxaga (gaztetxoak).

Goxuari txapelketari dagokionez, bigarren mailan, Ekaitz Uribarrik eta Joseba Ayarzak Zorrozua anaien aurka neurtuko dituzte indarrak. Lehen mailan, Ander Kastresanak eta Igotz Fernandezek osatutako bikoteak Agertan Martin eta Igor Uriarte izango dituzte aurrez aurre. Partiden ostean luntxa egongo da DJ Benek girotuko du iluntzea.