Lezamako Udalak bi semaforo berri jarri ditu Aretxalde 50, 51 eta 52 zenbakietako etxebizitzen parean, farmaziaren inguruan. Lanen kostura guztira 10.949,98 eurokoa izan da. “Helburua udalerriko joan-etorri handieneko guneetako batean bide segurtasuna hobetzea eta mugikortasuna hobetzea da”.
Lanak bertako bizilagunen udalari helarazitako eskaerari erantzuten dio. “Etxebizitzetarako sarrera eta irteeren antolaketa hobetzeko eta bertan bizi diren pertsonen nahiz ingurutik igarotzen diren oinezkoen segurtasuna areagotzeko neurriak eskatzen zituzten”.
Orain arte bertan semaforo bakarra zegoen eta bizilagunek adieraz dutenez, horrek errazten zuen zenbait ibilgailuak semaforoaren aginduari “kasurik ez egitea eta kalea lasterbide gisa erabiltzea”. Horrek “arrisku egoerak” sortzen zituztela esan dute.
Eskaera aztertu eta aukera desberdinak baloratu ondoren, udalak bi semaforoak jartzea erabaki du, noranzko bakoitzean bana. Oinezkoentzako pasabidea baino apur bat lehenago jarri dituzte “mugikortasuna modu eraginkorragoan erregulatzeko eta inguruko ikusgarritasuna nahiz segurtasuna hobetzeko”.
“Horrela, etxebizitzetarako sarrera eta irteerak erraztea, maniobra desegokiak murriztea eta oinezkoen zein gidarien segurtasuna areagotzea bilatzen da”, azaldu dute udaletik.