Lezamako jaietako herri bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 24a

Lezamako Basobaltz Jai Batzordeak salgai jarri ditu irailaren 5erako herri bazkarirako tiketak. Abuztuaren 28ra arte egongo dira salgai Josune janari dendan, Lohitzunen eta Oxangoiti tabernan.

Bi menu jarri dituzte eskuragarri. Batetik, umeentzako menua, 12 eurotan, paellarekin, izozkia, ogia eta edariarekin. Bestetik, nagusiena, 15 eurotan, paellarekin, tomate entsalada, pantxineta eta txupitoa, ogia eta edaria barne. Beganoek, alergiaren bat dutenek edota glutena jan ezin dutenek basobaltzjaibatzordea@gmail.com posta elektronikora edo lezamako_jaiak Instagram kontura idaztea eskatu dute.