Bi kategoria sortu dituzte: kadete eta junior/senior maila, 19 urtetik gorakoentzako. Talde bakoitzak gehienez 8 jokalari izan ahal ditu, areto futboleko arauak jarraituko dituzte eta epaileak antolakuntzak jarriko ditu. Sariei dagokienez, txapeldunak garaikurra eta 100 euro irabaziko ditu, bigarrenak garaikurra eta 60 euro eta hirugarrenak garaikurra eta 30 euro. Horrez gain, pitxitxiak ere garaikurra eramango du etxera.