80 herritarrek parte hartu dute Gaztelumendiko igoeran

Mikel Reina Barros 2026ko irailaren 1a

Lezamako Mugetatik kirol klubak antolatuta zapatuan, abuztuak 29, osatu zuten iaz bezala Gaztelumendiko igoera. Bertan, 80 herritar elkartu ziren eta udaletxetik hasita 9,5 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Gero, denek batera, hamaiketakoa jan zuten.