Aurten, gainera, indarberrituta dator Basobaltz Jai Batzordea. Lezamako Udaletik urte hasieran dei egin zuten Jai Batzordean herritar gehiagok parte hartu zezaten. Eta erantzuna “ezin hobea” izan da. Orain arte lan talde “oso txikia” zeukaten, baina azken bileratan 10 pertsonatik gora elkartu dira. Jende berria sartzearekin batera, proposamen berriak eta ikuspuntu berriak ere heldu dira. Eta hori “apur bat beranduago” hasi direla: “Azkenean denbora aldetik ez dugu gehiegi izan, horregatik ez dugu iraultza handirik egin nahi izan. Hori bai, autokritikoak izango gara egiten dugunarekin”.
Lezamarrak, adibidez, gehiago ateratzen dira jaietako barikuan zapatuan baino. Hori da adin guztietako herritarren eguna. Baina Jai Batzordetik “pena handiz” bizi izan zuten iazko kuadrillen jaitsiera. Hiruzpalau taldek bakarrik parte hartu zuten, eta hori “aldatu beharra” zegoela argi izan zuten lehen unetik. Jaitsiera indartzeko helburuarekin, Oizeder Mayo Gazteako esatariak girotuko du arratsaldea. “Horrela, parte hartzea indartu nahi dugu eta batez ere lezamarrei deia luzatu jaitsieran bakoitza bere mozorroarekin parte hartzera”.
Aurtengo mozorroetarako gaia kolore gorria da. 10 urteko Markel Larrañaga Iturriozek egindako marrazkiarekin ilustratu dute gaiaren aukeraketa. Kuadrillek irailaren 2ra arte daukate izena emateko. Horretarako bi bide zabaldu dituzte. Batetik, @lezamako_jaiak Instagram kontua, eta bestetik, basobaltzjaibatzordea@gmail.com posta elektronikoa.
Euskal nortasuna indartuz
Txupinazoa eta pregoiaren ardura Ekidazu abesbatzak izango du. Abesbatzak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena borobiltzeko “aukera bikaina” dela uste izan dute. Hain zuzen ere, musikan ere “arreta berezia” jarri nahi izan dute, batez ere barikuko eskaintzan. “Jai Batzordean komentatu genuen lehen gauzetako bat izan zen barikuan erromeria baten sumatzen genuela, duela bi urte, esate baterako, Puro Relajo taldeak giro bikaina sortu zuen eta horrelakoak berriro ekarri nahi izan ditugu. Gehiago pentsatu nahi izan dugu lezamarrengan barikuan, eta ez hainbeste kanpoko jendearengan”. Zirkinik Bez erromeriak hartuko dio lekukoa Ganibet taldearen kontzertuari.
Zapatuko kontzertuetarako ere ikuspegi berritzailea izan dute. “Musika euskalduna bermatu nahi izan dugu, baita emakumeen presentzia indartu ere”. Horregatik, Mirua taldea eta Bengo artista igoko dira Lezamako jaietako oholtzara, eta DJ Kenerekin luzatuko dute jai giroa gaueko ordu txikietara arte. Gaueko kontzertuetara heltzeko, ordea, indarrak hartu beharra dago. Horretarako, ez dago herri bazkaria baino hoberik, abuztuaren 28ra arte eman daiteke izena.
Domekarako ere “euskal giroa” hauspotu nahi izan dute. Dultzaineroek kalejira osatuko dute goizean. Eguerdian, Ekidazu abesbatzak eta Lezamako areto dantza taldeak erakustaldia eskainiko du txosnagunean. Iñaki Lekerikaren eskutik, trikitixa doinuek talo eta pintxoekin uztartuko dituzte bazkalorduan. Eta arratsaldean, Kurutze dantza taldeak emankizuna eskainiko du Hilario Astorki plazan eta herri kirolen erakustaldia egongo da Euskaldun Berria plazan.
Ekintza gehienak barikutik domekara osatuko badituzte ere, Jai Batzordetik gogoratu dute irailaren 10era ere egun bakoitzean ekimenak antolatu dituzte, asteleheneko Odoloste Egunean, martitzeneko Andramari Egunean, baita egueneko Bolakekuko jaietan ere.
Irailak 2, eguaztena - San Antolin Eguna, Leginan |
|
12:30 Meza |
|
13:30 Luntxa |
|
|
Irailak 4, barikua |
|
18:00 Koadrillen jaitsiera Mozorro gaia: Gorria |
|
19:00 Txupinazoa eta pregoia Ekidazu Abesbatzaren eskutik |
|
19:15 Animazio musikatua Oizeder Mayoren eskutik |
|
21:30 Xaukena elektrotxaranga |
|
22:00 Txosnen irekiera |
|
23:30 Ganibet |
|
01:00 Zirkinik-Bez erromeria |
|
04:00 Txosnako musika |
|
|
5, zapatua |
|
11:30 Lezamako IV Pumptrack erronka Zorribike elkarteak antolatuta |
|
11:30 Puzgarriak eta eskulanak haurrentzako, Udaletxe atzekaldean |
|
14:00 Batukada |
|
14:30 Bazkaria eta bingoa Adintsuen etxean |
|
15:00 Herri Bazkaria karpan, tiketak herriko komertzio eta tabernetan salgai abuztuaren 28a arte |
|
17:00 Bingo musikatua Zorrizketan elkarteak antolatuta, karpan |
|
18:00 DesOrekatua antzerkia Magia en Zapatillasen eskutik, eskolan |
|
18:00 Eskupilota partiduak frontoian |
|
19:00 Kresaltsu trikipoteoa |
|
22:30 Mirua, Bengo eta Dj Kene |
|
04:00 Txosnako musika |
|
|
6, domeka |
|
11:30 Dultzaineroen kalejira |
|
12:30 Meza |
|
13:15 Ekidazu Abesbatza + Lezamako Areto Dantza Taldea Erakustaldia Txosnagunean |
|
15:00 Trikitrixa eta Taloak Iñaki Lekeritaren eskutik + Pintxoak txosnagunean |
|
17:00 Kurutze Dantza Taldea Hilario Astorki plazan |
|
18:30 Herri kirolak Euskaldun Berria plazan |
|
|
7, astelehena - Odoloste eguna |
|
18:30 Pintxo potea tabernetatik Berakatz taldearekin |
|
|
8, martitzena - Andramari eguna |
|
11:30 Jolasak Biziaren eskutik Polikiroldegian |
|
12:30 Meza |
|
13:45 Luntxa Txosnagunean |
|
17:30 Futbol Txapelketako finalak |
|
|
9, eguaztena |
|
12:30 Difuntuen Meza |
|
|
10, eguena - Bolalekuko jaiak |
|
12:00 Paelletarako izena-ematea |
|
14:00 Paellen aurkezpena eta Trikipoteoa |
|
17:00 Mus Txapelketa Izen-ematea: 20€ / bikotea |
|
17:30 Egur-jolasak haurrentzako |
|
18:00 Txokolatada + Gozokiak |
|
19:00 Xaibor diskofesta |