Atsedenik gabe Lezaman

Aikor aldizkaria

Lezamarrek atseden hartzeko denbora gutxi dute. Izan ere, irailaren 11n emango diete hasiera Kurtzeko Jaiei, eta irailaren 15era arte luzatuko dituzte. Iazko arrakastaren ostean, aurten ere bariku arratsaldean jarriko dituzte umeentzako puzgarriak. “Iazko erantzuna bikaina izan zen, eta aurten errepikatzea erabaki da”. Jarraian emango diete hasiera ofiziala jaiei txupinazoarekin eta odoloste janarekin, guztia musikarekin girotuta.

Hortik aurrera, ez dira faltako betiko ekimenak Zorribike Txirrindulari Taldeak antolatutako gazte martxatik, tortilla eta sukalki txapelketara, Slaloma edota Mikel Llodioren memorialarekin. Izan ere, zapatuan dira elkartzekoak bazkarian jenderik gehien. Egun luzea izango da Kurtzean, are gehiago Belharra taldearen kontzertuarekin eta DJ Matrakasen musikarekin.

Antolatzaileek nabarmendu dute aurten errepidea ekintzak dauden ordutegian itxi egingo dutela, baina gainontzekoan, goizaldean batez ere, irekita egongo dela bidea.

 

KURTZEKO JAIAK

11, barikua

18:30 Umeentzako puzgarriak

20:00 Txupinazoa eta odolosteak tabernatan

20:30  DJ Dantzatzeko prest

23:30 Txosnako musika

12, zapatua

09:00 Mahai eta aulkien banaketa

10:30 VII Kurtzeko MTB Gaztetxo Martxa Zorribikek antolatuta

11:00 Sukalki eta tortila txapelketarako izen-emotea

11:00 Ume eta gazteentzako jolasak 

14:00 Tortila eta sukalkien aurkezpena

16:30 Umeentzako ekintzak

16:30 Giza futbolina

17:30 Areto dantzen erakustaldia Lezamako Areto Dantza Taldeak antolatuta

18:00 Herri bingoa

20:00 Fruiztariak kontzertua

20:00 Bokatak

22:30 Sorgina erretzea

22:30 Belharra kontzertua

00:00 DJ Matrakas

13, domeka

11:30 Euskal dantzak Kurutze dantza taldearekin

12:30 Slalom Kurtzeko poligonoan

12:30 Meza

17:00 IV Mikel Llodioren Memoriala Luako Txapelketa Athleticen instalazioetan, Lezama Sport Ktk antolatuta

14, astelehena

12:30 Meza eta ostean luntxa

15, martitzena

Meza