‘Lezamako baserriak eta etxeak’ liburua aurkeztuko dute irailaren 18an

Mikel Reina Barros

Jon Andoni Llodio Garmendia eta Jon Llodio Ladislao egileek osatuko dute aurkezpena irailaren 18an, 19:00etan, Lezamako Kultura Aretoan. Lezamako baserrien liburu hau 5 urtetan egindako lan bat da.

Leku askotan topatutako argazki bildumak agertzen dira liburuan. Egileek ehunka argazki batu dituzte, dokumentuak aztertu, herritarren oroitzapenak jaso dituzte, hau da, Lezamako etxe eta baserrien historia berreskuratzen saiatu dira. Bidean lagun, familia eta herritar askoren laguntza izan dute, eta danen artean lortu da liburu hau aurrera ateratzea. 

“Liburu hau ez da argazki bilduma hutsa. Lezamaren memoria da. Gure aurrekoek eraiki zuten herriaren parte dela. Desagertutako baserrien, oraindik zutik dauden etxeen eta belaunaldi askoren bizipenaren arrastoa izanik”. Liburua Lezamako Udalak finantzatu du.