Joseba Ugalde, berriro txapeldun, Euskal Herriko II. Ardi Moztaileen Txapelketan

Mikel Reina Barros

Elizondok hartu zuen zapatuan, irailak 19, Euskal Herriko II. Ardi Moztaileen Txapelketa. Bertan izan da Joseba Ugalde moztaile lezamarra eta hiru dominarekin itzuli da: makinaz txapelduna izan da,  guraizez azpitxapeldun eta Open kategorian guraizez hirugarren. Nazioarteko lehian, Euskal Herria bigarren postuan geratu da.

“Oso pozik eta asebeteta”. Horrela geratu dira Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko kideak Elizondon bizitakoarekin. Iaz Abadiñon antolatu zuten lehen aldiz eta aurten baieztatu dute txapelketak bidea baduela. Txapelketari dagokionez, moztaileek “maila handia” erakutsi dute, bai euskaldunek, baita nazioartekoek ere. “Giroa bikaina izan da. Hunkituta eta beteta sentitzen gara. Gure oroimenean jasoko dugun egun horietakoa da”.

 Euskal Herriko txapelduna guraizez Josu Ekisoain izan da, nazioarteko lehian Gales, Open kategorian William Craig eskoziarra izan da txapelduna guraizezko modalitatean, Open kategorian makinazko modalitatean, Llyr Evans galestarra eta Senior kategorian Eskoziako Duncan Adams.