Barikuan hasiko da 67. Lezama eskualde eskupilota txapelketa

Mikel Reina Barros

Lezamako Pelota Klubak beste urte batez antolatuko du eskupilotako txapelketarik entzutetsu eta garrantzitsuenetako bat, Juan Mari Dañobeitiaren omenezkoa. Barikuan, azaroak 6, 19:00etan hasiko dute lehiaketa, guztira 32 bikoterekin, maila bakoitzeko 16. Martxora arte, barikuro bi partida jokatuko dituzte frontoian, gazteen bat eta nagusien beste bat.