Gazte Asanbladak etxebizitzaren eta grebaren inguruko asanblada irekia antolatu du

Mikel Reina Barros

Lezamako Gazte Asanbladak etxebizitzaren auziak titular guztiak betetzen dituenean eta azaroaren 11ko grebaren atarian, “beharrezkoa” ikusi du Lezamar gazteek ere “sufritzen dugun problematika honetaz” berba egiteko espazioak sortzea. Horretarako, asanblada irekia antolatu dute domekarako, azaroak 8, 18:00etan, Uribarri topalekuan. “Bertan, grebaren testuingurua ezagutu eta Lezamako egoera partikularra aztertuko dugu”, azaldu dute.