Gaztelekua urtarrilaren 12an irekitzeko asmoa du Loiuko Udalak. Data hori, ordea, behin-behinekoa da eta, aldatzen bada, jakinarazi egingo da ohiko bideak erabiliz.
Gaztelekua Zabaloetxeko kultura etxean irekiko dute. Lokal dinamizatua izango da; hau da, monitore bat edukiko du. Gaztelekuan ordenagailu pare bat jarriko dute, gazteek kontsultak egiteko edo jolasteko. Horrezaz gainera, hainbat tresnaz hornituko da eta, gazteek hala eskatuz gero, ekipamendu hori handitu egingo da.