Inauteriak, Loiuko jai-batzordearen eskutik

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 19a, 19:07

Loiuko jai-batzordeak Inauteriak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz. Inauteriak otsailaren 10ean, zapatuaz, izango dira, eta hurrengo ekitaldi hauek egingo dituzte: 17:00: Haurrentzako parkea, Zabaloetxeko pilotalekuan 18:30: Pailazoak 19:00: Triki poteoa, herritik zehar 21:30: Harrera, jatetxean 22:00: Herri-afaria, Landatxueta jatetxean 00:00: Gau-pasa, Landatxueta jatetxeko diskotekan Beste alde batetik, Udalak ere Inauteriak ospatuko ditu otsailaren 20an, martitzenaz, frontoian. Arratsaldeko 5:30tik aurrera umeei zuzendutako hainbat ekitaldi izango dira bertan: txitxiburduntzi, txokolatada eta ikuskizun bat, haien artean.