Loiuko jubilatuek Agate deunaren diru-batzea DYAri eman diote

Aikor aldizkaria 2007ko otsailaren 23a

Loiuko Jubilatuak kalerik kale eta baserrik baserri kantetan ibili ziren Agate deunaren bezperan. Egun horretan 1.525 € batu ziren. Urtero bezala, diru-batzea DYAri eman zioten. Jesus Aurrekoetxea Loiuko Jubilatuen Elkartearen presidenteak txekea eman zion Usparicha doktore eta DYAren presidenteari. Vicente Arteagoitia Loiuko alkatea ere izan zen ematean.