Bartzelonara bidaia egingo dute Loiutik

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 5a, 13:14

Loiuko Udalak Bartzelonara joateko bidaia antolatu du 13tik 30 urtera bitarteko gazteentzat. Bidaia hori martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da. Gazte Planaren barruko jarduera honetan, herriko gazteek Bartzelonako lekurik nabarmenenak ezagutuko dituzte; besteak beste, Zientzietako museora joango dira. Bidaia egiteko prezioa 100 eurokoa izango da Loiugazte txartela dutenentzat eta 13 urteko gazteentzat; gainerakoek 130 euro ordaindu beharko dute. Prezioaren barne hauek sartuko dira: joan-etorriak autobusez, 3 egun/2 gau Catalonia Rubens hotelean (ostatua eta gosaria), barikuko afaria eta domekako bazkaria, bidaia-asegurua eta gidariarekin egingo diren ibilaldiak. Irteeran izena emateko epea martxoaren 8an amaituko da. Izena emateko hiru bide daude: udaletxean (09:00-14:00), kultura@loiu.org posta elektronikoan eta 94 471 23 10 telefonoan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).