Loiuko gazteak Bartzelonan izan dira

Aikor aldizkaria 2007ko api. 25a, 10:12

Martxoaren 16tik 18ra bitartean Loiuko gazteek Bartzelona bisitatu dute, kultura teknikariak eta Gazteguneko arduradunak lagunduta. Bidaia Loiuko Gazte Planaren barruan antolatu da, eta bertan 13 urtetik 28 urtera bitarteko 30 lagunek parte hartu dute. Gazteek bisita kulturalak egin dituzte hiritik zehar: Nou Camp futbol zelaia, Familia Santua eta Auzo Gotikoa, besteak beste. Antolatzaileak pozik daude, izan ere, bidaia horrekin helburu bi bete dira: alde batetik, antolatzen diren ekitaldietan gazteen partehartzea handia izatea lortu da, eta, beste alde batetik, herriko gazteek elkar ezagutzeko aukera eduki dute. Gazteek ere positiboki baloratu dute bidaia. “Interesgarria izan da. Gehiago antolatu beharko lirateke”, dio Xabier Uriarte. Macarena Ormazak ere lagun asko egin ditu. “Ez zara aspertzen, zure adinetako jendearekin zaudelako”. Sahararekiko konpromisoa Loiuko Udalak hainbat materiala Saharara eramateko asmoa izan du Aste Santuan; hala ere, garraio-arazoak direla-eta, ezin izan du dena agindu. Material hori klasifikatu barik dago oraindik, eta gazteek lan hori egiteko konpromisoa hartu dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).