Loiuko ordezkariek Sahara bisitatu dute

Aikor aldizkaria

Irune Dañobeitia Loiuko alkateordea eta Ana Landa kultura teknikariak Saharara bidaia egin zuten Aste Santuan. Loiuko Udalak senidetuta dago Bucraa herriarekin, eta bidaiak utero egiten dituzte bertara laguntza eramateko. Laguntza ekonomikoaz aparte, arropa, janaria eta ospitalerako materiala, besteak beste, eraman dituzte aurten.