Loiuko udalekuetan izena emateko epea ekainean zabalduko dute

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 8a, 09:11

Loiuko Udalak udaleku mota bi antolatuko ditu uztailean. Lehenengoa 6 urtetik 12 urtera arteko haurrei zuzenduta dago eta uztailaren 2tik 27ra bitartean izango da. Herrian hainbat ekitaldi egingo dituzte; tailerrak eta irteerak, haien artean, eta hilabete osoan ala hamabostaldi batean izena emateko aukera emango dute. Hamabostaldi batean parte hartzen duten Loiuko umeek 35 € ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, 70 €. Hala ere, hilabete osoan parte hartzen badute, 70 € ordaindu beharko dute herrian erroldatuta daudenek, eta 120 €, beste herrietakoek. Izen-ematea ekainaren 1etik 8ra izango da. Beste alde batetik, 12 urtetik gorakoentzako udalekuak ere antolatu ditu Loiuko Udalak. Horiek uztailaren 9tik 13ra bitartean egingo dituzte, eta gazteek zenbait ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute bertan: surfa, paint ball, eskalada eta kayak, besteak beste. Horrezaz gainera, ekitaldi batzuk Gaztegunean egingo dituzte egun bitan. Loiugazte txartela dutenek 75 € ordaindu beharko dute, eta gainontzekoentzako prezioa datozen egunetan jakinaraziko dute. Era berean, programa ere zehaztuko dute. Udaleku honetan izena emateko epea ere ekainaren 1etik 8ra izango da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).