Kanaria Handira bidaia

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 19a, 11:36

Loiuko Udalak Kanaria Handira bidaia antolatu du. Bidaia irailaren 20etik 27ra egingo dute eta San Agustin aldera joango dira. Interesatuta daudenek izena eman dezakete uztailaren 19tik 26ra bitartean udaletxean. Plaza mugatuak izango dira eta bidaia aurrera ateratzeko herrian erroldatutako 30 pertsonak eman beharko dute izena. Informazio gehiago: 944712310.