Ludoteka inauguratu da Loiun

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 22a, 11:03

Argazkiak: Ixone Urrutikoetxea

Joan den ostiralean ludoteka inauguratu zuten Loiuko Kultur Etxean. Bertan gune bi atondu egin dira: bata, hiru urtetik zazpi urtera bitarteko umeei zuzenduta, eta bestea, zortzi urtetik hamabi urtera bitartekoentzat. Ludotekan jostailu ezberdinak izango dira eta bertan hainbat ekintza eta tailer egiteko aukera ere edukiko dute umeek. Monitore bi arituko dira haurrekin. Ludoteka astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era, egongo da zabalik. Iniziatiba honekin helburu hauek bete nahi dira: umeen garapenerako leku gehiago sortzea, umeek portaera positiboak ikastea, ikastetxe eta herriko alde ezberdinetako haurren arteko interakzio eta elkarrekintza bultzatzea, klima egoki, kooperatzaile eta pedagogikoa sortzea eta partehartzeari garrantzia handia ematea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).