Jai-batzordeak herriko jaien antolamenduan parte hartzeko gonbidapena luzatu die loiutarrei

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 13a, 10:10

Loiuko Beti Lagunak jai-batzordea eta bertako Udala laster hasiko dira Inauteriak, San Pedro eta Santa Luzia jaiak antolatzen. Lehenengo bilera bariku honetan izango dute, arrastiko 8etan, Zabaloetxeko eskola zaharrean. Jai-batzordeak eta Udalak herriko erakunde guztiak eta biztanleak animatu nahi dituzte eurekin batera jaien antolamenduan parte hartzera eta herriaren alde lan egitera.