Joseba Gotzon Loiuko kantautoreak lan berria du merkatuan. Horrek Padelitis du izena eta bertan padela eta kirol horren inguruan dauden hainbat arlo lantzen dira era dibertigarri batean.
Padelitis lanarekin Joseba Gotzon pop-rock mundura itzuli da; hala ere, bertan beste musika mota batzuk ere batu ditu: ukitu hegotarrak eta flamenkoa, esate baterako.
Diskoa uztailetik irailaren bitartean grabatu da Hondarribin, Marbellan, Madrilen eta Urdulizen, eta Hilargi Records eta KdK Produkzioak argitaletxeek ekoiztu dute. Hamar abestik osatzen dute eta musika-konponketak Pedro Hoyuelosek eta Mikel Errazkinek egin dituzte. Beste alde batetik, Mi Argentina del alma abestia grabatzeko, munduko padel jokalaririk onenak bildu dira: BelasteguÃn, IcÃar Montes, Neki Berwig edo Alejandra Salaza, euren artean. La Oreja de Van Gogh taldeko Haritz Gardek ere parte hartu du abesti horretan.
Joseba Gotzonek datorren urtean ekingo dio Padelitis birari. Urtarrilaren 26an kontzertua eskainiko du Lleidan; urtarrilaren 27an, Bartzelonan eta urtarrilaren 28an, Madrilen.