Izen-emateak, Loiun

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 13a, 08:55

Loiuko Jai-batzordeak Inauteriak prestatu ditu dagoeneko. Otsailaren 2an antolatu diren ekitaldien artean, herri afaria egingo dute Landatxueta jatetxean. Afarira mozorroa jantzita joan behar da. Txartelak (7 €, 10 urtera arteko umeentzat; eta 18 €, gainontzekoentzat) urtarrilaren 14tik 22ra bitartean jarriko dituzte salgai udaletxean. Beste alde batetik, irteera ere antolatu dute Aduna Sagardotegira otsailean 23an. Egun horretan egitarau hau antolatu dute: 11:00: Irteera 14:30: Bazkaria, sagardotegian 18:30: Geldialdia, Billabonan 21:30: Afaria, Billabonako Irrintzi Elkartean 02:00: Itzulia Irteerak 50 € pertsona bakoitzeko balio du, eta izen-ematea udaletxean egin behar da urtarrilaren 14tik 22ra bitartean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).