Joseba Gotzonek Loiuko kantautoreak Padelitis lana kaleratu zuen azaroan. Bertan padela eta kirol horren inguruan dauden hainbat arlo lantzen dira era dibertigarri batean. Lana hamar abestik osatzen dute eta horietako baten bideoklipa Marbellan grabatu du. Abestiak Si has llegado a destiempo du izenburua. Gotzonek Marbellan grabatu nahi izan du, hori Mexikotik padela ekarri zuen lehen hiri europarra izan zelako.
Bideoklipean Iciar Montes padel jokalariak era Eva Sedeño Fuengirolako abeslariak eta dantzariak hartu dute parte. Montesek 1. postua du munduko emakumezko padel jokalaririk onenen artean. Beste alde batetik, Gotzonek berak garatu du gidoia eta Imake Films produktoreak grabatu du. Daniel Llamasek zuzendu du lana.
Si has llegado a destiempo bideoklipa urtarriletik aurrera jarriko dute ikusgai www.padelitis.com web gunean. Urtarrilean ere birari ekingo dio Gotzonek.