Joseba Gotzon Loiuko kantautorea Padelitis Tour biran dabil murgilduta, eta otsailaren 23an, zapatuaz, kontzertua eskainiko du Bilborock aretoan arratsaldeko 7etan. Kontzertu horrek hasiera emango dio ‘Euskaltel’ V. Padel Txapelketari eta bertan Euskal Padel Federakuntzaren ofizialtasuna aurkeztuko da. Gonbidapena behar da kontzertura sartzeko. Hori josebagotzon@josebagotzon.com helbidean eska daiteke.