Upeltegi batera irteera egingo dute Loiun

Aikor aldizkaria 2008ko martxoaren 3a

Loiuko Beti Lagunak jaietako batzordeak Bastidako upeltegi batera irteera antolatu du maiatzaren 31n. Herriko plazatik goizeko 9etan atera, eta 11:00etan Biasteriko batzokian gosalduko dute. Eguerdian Bastidako Zaldibar upeltegia bisitatuko dute eta ondoren, bazkaria egingo dute bertan. Menua hau izango da: txistorra txingarretan erreta, Errioxako piperrak, Errioxako patea, patatak Errioxako erara, arkume-txuletak aihen-erara, gazta irasagarrarekin, ardo ondua, kafea eta kopa. Irteera zein bazkaria trikitilariak girotuko dituzte. Irteerak 50 euro balio du pertsona bakoitzeko eta izena ematea apirilaren 21etik 29ra bitartean, 11:30etik 13:30era, egin behar da udaletxean (Etor).