Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den domekan Euskal Herriko Harrijasotzaileen Txapelketa izan zen Larrakoetxeko frontoian, Loiun. Irabazlea baskulak erabaki behar izan zuen, izan ere, Izaeta IIk eta Aimar Irigoienek altxada berdinak egin zituzten: 62.
Epaileek erregelamenduan kontsultatu, eta pisu gutxieneko harrijaotzaileari eman zioten garaipena; Izaeta IIri, hain zuzen ere. Gipuzkoarrak 1.800 euro jaso zuen saritzat. Joseba Ostolozak hirugarren postua lortu zuen, eta Izaeta III laugarren postuan gelditu zen.