Beti Lagunak jai-batzordeak Paella Txapelketa antolatu du ekainaren 28an, Loiuko San Pedro eta Santa Luzia jaietako egitarauaren barruan. Txapelketak laugarren edizioa beteko du aurten.
Izena ematea apirilaren 30etik maiatzaren 10era bitartean egin behar da udaletxean, 10:30etik 13:00era (Etor). Inskripzioak 50 euro balio du eta, era berean, 30 euroko fidantza ordaindu beharko da.
Txapelketa liburutegi eta osasun etxearen atzeko landan egingo da. Jai-batzordeak material hau emango die parte-hartzaileei: ura; egurra, baina gasa ere erabili ahalko da; eta arroza. Azken hori SOS markakoa izan behar da derrigorrean.
Loiuko Udalak, SOS arrozak eta Almacenes Garaiobe enpresak babesten dute lehiaketa.