Bi lagun hil dira Loiun motor istripuan

Aikor aldizkaria 2008ko uzt. 8a, 08:54

Bi gazte hil ziren Loiuko BI-3707 errepidean motor istripuaren ondorioz uztailaren 7an: bata, 16 urtekoa eta Erandiokoa; bestea, 25 urtekoa, Barakaldokoa, eta Bermeon aritzen zen sorosle. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, gazteak Suzuki 600 motor batean zihoazen eta arrastiko 20:25ean Chrysler Neon kotxe baten kontra jo zuten. Kotxean zebiltzan bi lagunak zauriturik gertatu ziren eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten. Istripua gertatu eta gero, Ertzaintzak errepidea moztu behar izan zuen kotxea eta motorra kentzeko, eta istripuaren arrastoak aztertzeko. Geroago ireki egin zuen berriro.