Urtero bezala, Loiuko Beti Lagunak jai-batzordeak urteera antolatu dau Aduna herriko sagardotegi batera. Urteera otsailaren 7an, zapatuz, egingo dabe. Loiutik goizeko 10etan aterako dira eta bazkaria Zabala sagardotegian egingo dabe. Arratsaldean Billabona herria bisitatuko dabe eta bertako Irrintzi alkartean afalduko dabe. Herrira goizaldeko ordu-biak aldera itzuliko dira.
Urteerak 55 euro balio dau pertsonako eta izena emotea udaletxean egin behar da urtarrilaren 12tik 16ra bitartean. Ordutegia goizeko 11etatik eguerdiko 11,30era arte izango da eta Etorrez galdetu beharko da.