Aurreko urteetan bezala, Beti Lagunak Loiuko jai-batzordeak bidaia antolatu du Arabako Errioxako upeltegi batera. Bidaia apirilaren 25ean egingo dute.
Errioxara goizeko 9etan abiatuko dira. Federico Paternina upeltegia bisitatu ostean, bazkaria izango dute Zaldibar upeltegian. Arratsaldean Labastida bisitatuko dute eta gaueko 12etan itzuliko dira herrira. Bidaiak 55 euro balio du pertsona bakoitzeko. Izena ematea martxoaren 30etik apirilaren 7ra arte egin daiteke Zabaloetxeko eskola zaharretan, 11:30etik 13:30era.