Hitzaldia eta gazteentzako bidaia, Loiun

Aikor aldizkaria 2009ko api. 7a, 14:30

Apirilaren 15ean, eguaztenaz, hitzaldi bat egingo dute Loiuko Nagusien Etxean, Solidaridad Intergeneracional elkarteak eta EHNE sindikatuak antolatuta. Hitzaldia arratsaldeko 4etan izango da eta bertan Dependentziaren Legearen gaineko zehetasunak azalduko dituzte. Beste alde batetik, maiatzaren 8tik 10era bitartean bidaia egingo dute Port Aventurara. Bidaia herriko gazteei dago zuzenduta eta izena ematea apirilaren 14tik 24ra arte egin daiteke.