Beti Lagunak Loiuko jai-batzordeak Paella Txapelketa antolatu du San Pedro jaietako egitarauaren barruan. Txapelketa ekainaren 27an egingo dute liburutegi eta anbulatorioaren atzean dauden landetan, eta loiuztarrek ez ezik inguruko herrietako koadrilek ere edukiko dute bertan parte hartzeko aukera. Izena ematea maiatzaren 18tik 22ra bitartean egin behar da, goizeko 10:30etik 13:00etara, Zabaloetxeko eskola zaharretan.
Koadrila bakoitzarentzat 18 m2ko gunea gordeko da. Guneak 70 euro balio du eta horrezaz gainera, 20 euroko fidantza ordaindu beharko da. Antolatzaileek hauek emango dizkiete parte-hartzaileei: olana, tutuak, ura, egurra eta arroza. Paellak egiteko, egurra zein butanoa erabili ahalko da