Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Argazkiak: Ixone Urrutikoetxea
Aurreko urteetan bezala, ehunka ume saharar ailegatu dira Euskal Herrira, udako oporrak bertan emateko. Orotara, 450 neska-mutil etorri dira aurten, eta oporretan hartuko dituzten familiekin elkartzeko bidaia egin baino lehen, Loiuko pilotalekuan atsedena hartu eta indarrak berritu zituzten. Han ikuskizun batez gozatzeko aukera izan zuten.