Sagardotegira irteera, Loiun

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 11:44

Larrakoetxe Loiuko jai-batzordeak irteera antolatu du Aburuza sagardotegira otsailaren 20rako. Sagardotegia Adunan dago. Loiutik goizeko 9etan aterako dira, eta gosaria Irrintzi Billabonako elkartean egingo dute. Bazkaria eguerdiko 3etan izango da Aburuza sagardotegian, eta itzulia gaueko 10etan egingo dute. Trikitiak girotuko du eguna. Irteeran parte hartu nahi dutenek otsailaren 1etik 12ra bitartean eman behar dute izena, Zabaloetxeko eskola zaharrean. Ekimenak 65 euro balio du pertsona bakoitzeko.