Joseba Gotzon Loiuko kantautoreak lau kontzertu eskainiko ditu apirilean, Hegoamerikan. Horietako hiru Argentinan emango ditu (Buenos Aires eta Paraná); eta bestea, Uruguayn.
Bira honetan kantautoreak errepasoa emango dio bere diskografiari eta argitaragabeko lanak aurkeztu egingo ditu. Horrezaz gainera, Lau hormen artean azken lana bertan bukatuko du grabatzen. Lan hori Kroazian, Toledon eta Argentinan hasi zen grabatzen. Diskoa zazpi abestik osatuko dute eta Interneten jarriko da salgai. Joseba Gotzonek urrian aurkeztuko lana eta datorren urtean birari ekingo dio.