Uztailean, Elotxelerriko azoka ekologikoa egin zen bosgarren aldiz, Loiun. Bertan Euskal Herriko eta alboko herrietako hainbat ekoizle ekologikok hartu zuten parte, eta, besteak beste, honako hauek jarri ziren salgai: olioa, ogia, barazkiak, gazta, txakolina, landareak, ardoa, txakolina eta aloe vera. Txosna bat ere ipini zen eta taloa, txerrikia eta sagardoa dastatzeko aukera egon zen bertan. Beste alde batetik, eta aurreko edizioetan bezala, Udalak ardo, sagardo eta pintxo ekologikoak banatu zituen doan.