Lauroeta Loiuko auzoko lagunek txarriboda/bertso afaria antolatu dute otsailaren 25erako. Afaria gaueko 9etan izango da Aurregoti jatetxean eta 26 euro balio du. Bertan Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue bertsolariak arituko dira bat-batean; Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren txapelduna eta txapeldun ordea, hurrenez hurren. Beraz, ekitaldi zoragarria eta hunkigarria izango dela ziur gaude; galdu ezin diren horietariko bat. Bertso afaria orain dela lau urte hasi ziren antolatzen eta edizio guztiak erabat arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan dira. Aurtengoa ere horrela izatea espero dute antolatzaileek. Txartelak eskuratzeko, telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 649 49 71 47 (Iñaki) edo 94 453 37 86 (Juantxu). Nahi izanez gero, jatetxera ere dei daiteke: 94 453 24 40.