Kartel Lehiaketa, Loiun

Aikor aldizkaria 2011ko ots. 15a, 15:03

San Pedro eta Santa Luzia jaietarako Kartel Lehiaketa antolatu du hango Kultura Sailak. Lehiaketan edonork har dezake parte, eta lanak apirilaren 1era arte aurkeztu ahalko dira udaletxean. Kartelak DIN A3 formatuan aurkeztuko dira, kartoi mehe batean itsatsita, eta bakoitzak nahi beste lan egiteko aukera izango du. Kartelak gutun-azal batean sartuko dira eta bertan zein kartelaren atzealdean hau idatziko da: “San Pedro eta Santa Luzia 2011”. Era berean, beste gutun-azal itxi batean datu hauek zehaztuko dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Kartelen gaia libre da, hala ere, hurrengo testua agertu beharko da derrigorrean: “Loiuko jaiak 2011, San Pedro eta Santa Luzia”. Karteletan ezini zango da sinadurarik agertu, ezta bestelako idatzirik ere.