Irteera, upeltegi batera

Aikor aldizkaria 2011ko api. 5a, 09:37

Larrakoetxe Loiuko jai-batzordeak irteera antolatu du maiatzaren 28rako. Loiuztarrek Heredad Ugarte Errioxako upeltegia bisitatuko dute. Larrondotik goizeko 8:30ean aterako dira eta geldialdi bi egingo dituzte: bata, Herriko enparantzan (Loiun); eta bestea, Jesusen Bihotza plazan (Bilbon). Handik Errioxara abiatuko dira. Upeltegiko instalazioetatik bisitaldi gidatua egin eta hiru ardo dastatuko dituzte. Pintxoa jateko aukera ere izango dute. Ostean, geldialdia egingo dute Biasterin eta arratsaldeko 3etan bazkaria izango dute Heredad Ugarte upeltegiko jatetxean. Bazkaldu ondoren geldialdia egingo dute Bastidan eta Loiura gaueko 10etan itzuliko dira. Izena ematea maiatzaren 1etik 14ra bitartean egin behar da Zabaloetxeko eskola zaharrean, 11:00etatik 13:30era. Bestelako argibideak ere emango dira bertan.