<i>Lau hormen artean</i>, Joseba Gotzonen azken lana

Aikor aldizkaria 2011ko eka. 7a, 11:22

Joseba Gotzon Loiuko kantautoreak Lau hormen artean lana aurkeztu berri du. Hori musikariaren 11. lan diskografikoa da eta Buenos Airesen grabatu eta nahastu du. Diskoa pop-rock estiloko zazpi abestik osatzen dute, eta euren artean katalanezko bertsio bi daude: Aquets ulls eta No m´interessa. “Lau hormen artean edozein gune izan daiteke: bulegoa, taberna, parlamentua, espetxea, logela... Norbanakoaren edo taldearen espazio bat, barne-mundu bat non pentsamenduak, sentimenduak edo ideiak konpartitzen eta ezkutatzen ditugun”. Diskoa formatu digitalean eman da argitara eta Interneteko hainbat ataritan eros daiteke, hala nola, Itunes, Amazon eta Spotify. Diskoaren izen bera duen bideoklipa ere grabatu dute eta hura atari digitaletan eta gizarte-sareetan dago ikusgai. Birak hainbat lekutara eramango du kantautorea ekainetik azarora bitartean: Brasil, Txile, Argentina, Euskal Herria eta Katalunia, banaka batzuk aipatzearren.